KONTAKTUA
NON GAUDE
ZAERBITZUAK
 
BERRIAK
ELKARKOKIDEA HORNITZAILEAK HOME

 

Finka administratzailea bere funtzioak betetzeko beharrezko prestakuntza duen profesionala da

Titulua lortzeko bi bide daude: unibertsitate titulu jakin batzuen artean bat izatea edo Finka Administratzaileen Eskola Ofizialeko ikasketa plana gainditzea, Sustapen Ministerioak baimendua. Ikasketa plan hau hamaika unibertsitatetan irakasten da, gutxienez 180 kreditu eta 3 urteko iraupena izango du.

Hasierako prestakuntza alde batera utzita,

Elkargoak bere kideen prestakuntza eguneratuta mantentzen du, konferentzia, ikastaro, gutun eta URBIS aldizkariari eta Landa edo Hiri Finken Administrazio Kontseilu Orokorraren aldizkariei esker.

Gainera, elkargoko kideak elkargoaren aholkularitza zerbitzuak erabil ditzake arlo desberdinetan (Juridikoa, Fiskala, Laborala,…)

Jarduera profesionalak bere esku dauden ondasun higiezinen kontserbazio eta gobernu lanak barneratzen ditu, baita errendimendu egokia lortzea eta ondasun higiezinei buruzko arloetan aholkularitza lanak eskaintzea ere.

Funtzio hauen garapenean:

Administratzailea beharrezkoak diren kudeaketa lanak egiteko baimena dauka, hurrengo arloak kontuan hartuz:

  • Aplikagarri diren araudi legalak
  • Ohitura eta zuhurtasuna
  • Ondasunen jabeak emandako mugak bakarrik kontuan hartuz, eta beste profesio batzuei dagozkionak

Alokatuta dauden finken administrazioan:

Administratzailearen funtzioak hurrengoak dira:

 

 

errentaria aukeratzea, kontratua prestatu eta sinatzea, gordailuaren osaketa, bizitzeko baimenaren lorpena, alokairuaren kobrua eta eguneratzea, gastu eta zergen ordainketa, PFEZaren atxikipenen aplikazioa, lokal komertzialen eskualdatzea kudeatzea, konponketa eta hobekuntza lanak egitea, eraikinean lan egiten duten langileekin dauden lan-harremanak kudeatzea eta berankortasunaren jarraipena.

  • Jabetza Horizontalaren Legeko 20. Artiuluan ezarritako funtzioak dagozkio:
  • Diru-sarrera eta gastuen plana prestatzea
  • Eraikinaren kontserbazioaz arduratzea
  • Lan arloetan erabakitako akordioak martxan jartzea
  • Ordainketak eta kobruak egitea
  • Bileran idazkari gisa parte hartzea, dokumentazioaz arduratuz
  • Aurreko funtzioak aparte, administratzaileak komunitateari aholkuak emango dizkio,  hornitzaileak kontrolatuko ditu, ezbeharren parte ematea aseguru konpainiei, eraikineko langileekin dauden lan-harremanetaz arduratzea gizarte-segurantzari dagozkion likidazioak eginez; kontabilitate egokia eramatea, berankortasunari buruz ohartzea eta jarraipena egitea, eta guztien gainetik garrantzitsuena, komunitatea osatzen duten bizilagunen arteko bizikidetza mantentzea.
  • Idazkari bezala parte hartzen duenean, Presidentearekin batera, bilera deituko du, bilera zuzenduko du, akta egin eta beharrezkoak diren jakinarazpenak prestatu eta bidali.
  • Komunitatearen aholkularitza orokorrari dagokionez, betebehar guztiak beteko ditu, Komunitatearentzat edo etxebizitzen jabeentzat interesgarriak izan daitezkeen laguntza edo subentzioei buruzko informazioa eskaini eta eskaerak kudeatu.
  • Jarduera eremua higiezinen sektorea osorik barneratzen du:
  • Landa edo hiri eraikinak, ustiapen zuzeneko erregimenean, alokairuak, jabetza horizontala,..
  • Eraikin kooperatiben administrazioa
  • Jabetza komunitateak bere etxebizitzak eraikitzeko
  • Merkataritza-guneak
  • Zelaiak eta kirol-portuak
  • Zerbitzu, instalazio eta erantsi komunak dituzten urbanizazioak
  • Hirigintza kudeaketako erakunde kolaboratzaileak
  • Bere formakuntza alde batera utzita, Finka Administratzaileak Elkargoarekin 300.506 euroko seguru zibila kontratatuta dauka, bere jarduera profesionalean egon izan daitezkeen ez-egiteengatik; gainera, 25.000,00€-ko zuhurtasun segurua dauka bere jarduera ekonomikoarengatik erantzuteko.

 

MURINTXA DIRECCION