BANNER MURINTXA
KONTAKTUA
NON GAUDE
ZAERBITZUAK
 
BERRIAK
ELKARKOKIDEA HORNITZAILEAK HOME

 

LED zaharra, heroi berria
Gutxi kontsumitu eta asko irauten dute LED argiek; horregatik dira hain arrakastatsuak. Nahiz eta ez izan merkeak, urte batzuetan amortizatzen da instalazioen kostua. Eta baditu beste abantaila batzuk.
Neurri batean, LEDen abantailak ezezkoetan laburbil daitezke. Ez du berorik sortzen, gastatzen duen energia gehiena argi bihurtzen baitu. Ez du bonbillen hari fina bezalako pieza hauskorrik. Ez dago osagai arriskutsuz eginda, ezta ingurumenerako kaltegarriak diren osagaiz ere. Abantailak nabarmenak dira.
LEDak (ingelesez, Light Emiting Diode) diodoak dira, etengailu gisa jokatzen duen gailuak; elektroiek gutxieneko tentsio bat behar dute energia-eten bat gainditzeko, nolabait salto egiteko, eta zirkuituan korrontea izateko. LEDetan, argia igortzen dute elektroiek, saltoaren amaieran karga positiboekin konbinatzen direnean. Material batzuetan, saltoa handiagoa da beste batzuetan baino. Zenbat eta salto handiagoa egin, orduan eta "urdinagoa" da igorritako argia. Eta saltoaren tamaina diodoaren materialaren araberakoa da.
Kontsumo txikia
Bada kezka bat, ordea: LEDek ematen duten argi-kantitatea. Kaleko argiztapenarekin egindako proba batzuetan ikusi da LEDek argi gutxi ematen dutela ohiko farolak. Baina horri dagokionez aurrerapen handiak ari dira egiten; gaur egun, LEDen bidez argitasun bera lortzen da, eta, gainera, gutxi kontsumituta.
Hemen ere, ikertzaileen borroka materialen munduan dago. LEDak egitea garestitzen duen faktoreetako bat da material erdieroalearen azpiko oinarri fisikoa; hura ere erdieroale bat da, eta, gainera, gardena izan behar du sortzen den argiari trabarik ez egiteko. Esate baterako, ezin da erdieroale merkeena erabili, silizioa, material opakua delako. LED zurien oinarriak zafirozkoa edo silizio karburozkoa izan behar du, eta biak material garestiak dira. Silizio arrunta egokitzeko saiakuntzak egiten ari dira, eta, emaitzen arabera, bide onetik doaz; metodologia hori garatuz gero, oso merke lortuko da LED zuria. Bridgelux enpresakoek diote bi urte barru hasiko direla siliziozko LED zuriak fabrikatzen.
OLED, argi malgua
LED merkeak ez dira fabrikatzaileek eskaini nahi duten produktu bakarra. Teknologia horren hurrengo belaunaldia OLED izenekoa da, material organikoan oinarritutako LEDak dira. Haietan material erdieroalea organikoa da, polimeroak edo molekula organiko txikiak.
Oso LED finak dira, eta haiekin pantaila malguak egin daitezke. LED teknologiak iraultza ekarri badio argiaren industriari, OLEDak are iraultza handiagoa ekarriko du; hala uste da behintzat. Arropa bera bihur liteke, adibidez, argi-iturri edo pantaila; gela bateko argiztapena gortinetan egon liteke. Etorkizuna da.
Etorkizuna da, nahiz eta teknologia dagoeneko garatuta dagoen. Baina oraindik ere hobetu beharra daukate, arazo handi bat baitute: materia organikoz eginda daudenez, OLEDak oso azkar degradatzen dira. Garestiak dira, eta azkar degradatzen dira; horregatik, OLEDen bidezko teknologiak (AMOLED da ohikoena), ez dira oraindik oso tentagarriak eroslearentzat.
Hala ere, merkatuan dira dagoeneko OLED bidezko ukipen-pantaila duten telefono mugikorrak, adibidez. Samsung enpresak atera berri du bat. Iraultzarik ez dago, baina lehen produktuak merkaturatu dira.
Eta aipagarria da azken iraultza hori molekula organikoetatik etorri izana, karbonoaren mundutik alegia. Elektronikan grafenoarekin gertatzen ari den bezala, berriz ere karbono-atomoetara jo du industriak material berrien bila.

 

design by NAMOR